XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jaioberriaren identifikaziorako eskubideari buruzkoa, Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeak egina. (Tramitera onartzea)(05/11.02.01.0216)
Mahaiak, 1997ko azaroaren 25ean egindako bilkuran, erabaki du tramitera onartzea jaioberriaren identifikaziorako eskubideari buruzko LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA, osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin, eta agindu du Eusko Jaurlaritzari bidal dakiola eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
Legebiltzar-taldeek, Araudiko 160.2 artikuluaren arabera, bidezko iritzitako zuzenketak aurkeztu ahal izango dituzte, zazpi laneguneko epearen barruan, arrazoiak biltzen dituen idazkia Mahaiari bidaliz.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Joseba Andoni Leizaola Azpiazu.
Eusko Legebiltzarreko MahaiariEusko Legebiltzarraren Araudiaz baliatuz, Juantxo Domínguez López
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak hitzez hitz dio 3. artikuluan:
Gero, 6. artikuluan, esaten du:
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak, bere aldetik, 24. artikuluan honako hau jasotzen du:
Era berean, Haurraren Eskubideei buruzko Konbentzioak, bere 7.1 artikuluan, ezartzen du:
8.1 artikuluak, gainera, ondorengo betebeharra jartzen du:
ematen dute errespetatu egingo dutela haurrak
bere nortasuna gordetzeko duen eskubidea,
nazionalitatea, izena eta familiako harremanak
barne
Ildo berean, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMEk) gomendio hau ematen du, emakume haurdunaren eta haurtxoaren eskubideei dagokienez:
Espainiako Konstituzioak ere, 39.4 artikuluan, aipatzen ditu alderdi horiek eta honako hau aurreikusten du:
nazioarteko akordioetan aurreikusitako babesa
izango dute
Azalpen horren ondoren, eta bizitzeko eskubidea gizakiaren berezko eskubideetatik lehenengoa eta garrantzizkoena bezala hartzen baldin badugu, begi-bistakoa da identitaterako eskubideak duen ondorea.
Horregatik, uste dugu erakundeek identifikazio-eskubidea bermatu beharra daukatela jaiotzatik bertatik, jaioberriek beren eskubide zibilak galdu ez ditzaten.
Oraingo lege eta filiazio-sistemekin, sexuak markatzen du jaioberrien arteko desberdintasun bakarra.
Gaur den egunerarte, eta ezin esplikatuzko moduan, haurtxoak identifikazio daktiloskopikotik kanpo utzi izan dituzte, nahiz eta ezin dugun neurri hori justifikatuko duen arrazoirik aurkitu.
Identifikazio zibila Espainiako Estatuan Nortasun Agiri Nazionalean (NANen) finkatzen da, eta hura edukitzea betebeharra ez ezik, egoitza Estatu horren lurraldean duten pertsona guztien utzi ezinezko eskubidea ere bada.
Hura eskuratzea nahitaezkoa da 14 urterekin, derrigorrezko baldintza dela jaiotza-agiri bat, horretarako berariazko eta berezia eta dagokion Erregistro Zibilak emandakoa, aurkeztea.
Haurtxoak aldatzea, hutsegitez zein nahitara eginik, ez da sarritan gertatzen ez Espainiako Estatuan ez gure Elkartean.
Hala ere, benetakoa da amek horrelako gauzaren bat gerta daitekeela-eta izaten duten larritasuna.
Espezialista batzuei galde eginik, esaten dute gurasoek eta berezi-bereziki amek, maiz sentitzen dutela halako kezka obsesiozko bat, ustez eta, urrutiko hipotesia izanik ere, haien haurtxoak halako identifikazio-arazoren bat jasan lezakeela.
Euskadin, beste elkarte batzuetan bezalatsu, ama-haurrentzako osasun-zentroetan oinzoletako markak hartzeko aspaldiko ohitura zaharra dute, jakinik ere horiek bizitzako laugarren urteaz geroz aldatzen direla, eskuko markek bizitza guztian irauten duten bitartean.
Horri
Izatez ere, Zuzenbide Zibileko zenbait katedradunek esana dute oraingo inskribatze- modua -eskumuturrekoen sistema, alegia- ahula dela eta makina bat hutsegite eta iruzur egiteko bide ematen duela.
Oinzolako markari gagozkiola, espezialista-talde batzuek baieztatu egiten dute orban hutsak direla, inolako sinesgarritasunik gabekoak gerora identifikatzeko.
Euskal gizarte guztiak aitortzen duena da, eta puntu honetan ez daiteke dudarik izan, hala medikuek nola erizainek beren lanean erakusten duten profesionaltasun handia.
Alabaina, uste dugu premia-premiazkoa dela jaioberriari lege- babesa ematea, edozein zalantza galarazteko, gizaki guztiek izan ohi dituzten hutsegite edo nahasteen aurrean.
Izan ere, indarrean dagoen Kode Penalak, II. kapituluan, zenbait apartatu jasotzen ditu maternitateetan haurtxo baten ordez beste bat ematea tipifikatzen dutenak, zenbait zigorrekin.
Horregatik, lanbide aldetik ikusita, lehentasunezkoa da identifikazio-modu bat legezkotzea, benetako bermabideak eta egun Osakidetzan eskaintzen direnak baino eraginkorragoak eskainiko dituena.
Onartzen baldin baditugu adimen- urritasuneko frogak, metabolopatiak eta endokrinopatiak, txertoen egutegia eta abar, ama- haurra binomioaren babesa segurtatuko duen eskubide ukaezin hori behar dugu onartu.